Meteorologia arloan, izotea[1] (Ipar. karronte) fenomeno meteorologiko bat da, giroko tenperatura uraren izozte-puntua baino maila txikiagoetara jaistean datzana, eta, ondorioz, airean dagoen ura edo lurruna izoztu egiten da, gainazaletan izotz moduan utziz. Zehazkiago, Munduko Meteorologia Erakundeak, lurzoruko goialdeko geruzaren tenperatura 0 ºC baino txikiagoa denean, zoru-izozteari[1] buruz hitz egiten du.